Iritzi publikoa


KategoriakSoziologia

Bereziki XVIII. mendearen bukaeratik garatutako kontzeptu politiko eta soziala da, Ilustrazioaren eta demokraziaren teoriaren baitan sortua. Iritzi publikoa herritarren iritzien batura dela kontsideratzen duen ikuspegi indibidualista gaindituz, iritzi publikoa gizartearen pentsamendu, ohitura eta jarreren multzoa da, bereziki esfera publikoaren baitan.

Herritarren eremutik haratago, gizartearen hainbat arlotan eragin erabakiorra duen faktore da: hedabideen artean, iritzi publikoa jaso eta zabaltzea hartu beharko luketelako helburutzat; eta demokraziaren baitan, iritzi publikoa sistema demokratikoaren funtsezko egitura delako.

Kontzeptu problematikoa ere bada: iritzi publikoan herritar eta eragile guztien iritziak neurri berean kontuan hartzen diren eztabaidatsua da, eta hortik iritzi publiko horretan presio- eta eragin-taldeek duten eskuhartzea kritikatu daiteke (ikus, gizarte mobilizazioa); beste alde batetik, hedabideek iritzi publikoan eragiten duten tematizazioak, iritzi publikoan landu behar diren temak edo gaiak zein diren alegia (ikus, agenda publikoa), kolokan jartzen du iritzi publikoaren autonomia, problematika asko ikusezin bihurtzen baitira hedabideek iritzi publikoaren galbahe gisa jokatzen dutenean, botereari interesatzen ez zaizkion gaiak baztertuz, manipulatuz, eta horrela iritzi publikoa kontrolatu eta ideologia huts bihurtuz, finean iritzi aske eta autonomoak galarazteko.

Ikus, gainera

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.