Diru sarrera publikoak estatu bateko administrazio publikoak gastu publikoa (osasun eta hezkuntza publikoak, funtzionarien soldatak, ...) finantzatzeko jaso egiten duen dirua da, Espainian zerga, tasa eta kontribuzioen bitartez osatzen dena. Sarrera publikoen inguruko erabakiak zerga-politikaren tresna dira: horren gehikuntza hazkundea bultzatzen du, eta horren murrizketak defizit publikoa murriztu. Sarrera publikoen atal nagusia tributuek (zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) osatzen dute, baina haietan biltzen dira baita ere kotizazioak (etorkizunean diruzko kontraprestazio bat emateko baliatu behar direnak halere), dohaintzak, kontratuak eta zor publikoa. Isunen kobrantzak ordea ez dira jotzen sarrera publikotzat, haien helburu zuzena ez baita gastu publikoa finantzatzea, lege urratze bat zigortzea baizik.
Beste hizkuntzetan: fratsesez, recettes publiques; gaztelaniaz, ingresos públicos.
Loturiko artikuluak
Funts publikoakFunts publikoak estatuak bere jarduna garatu eta zerbitzu publikoak eskaintzeko dituen baliabide finantzarioak dira, zerga, zor publiko eta bestelako diru-sarreren bitartez eskuratzen dituena. Funts publikoen erabilera, aurrekontu publikoetan…
Politika publikoakPolitika publikoak herrialde bateko gobernuaren ekimenez eta aukera desberdinen artean hark hartutako erabakiz gizarte arazoei irtenbidea eman eta hiritarren ongizatea garatze aldera aurrera eramaten diren ekintza, proiektu eta…
Gastu publikoaGastu publikoa administrazio publikoek estatuaren politika publikoak garatu eta herritarren beharrak asetzeko jartzen duten diru kantitatea da, sarrera publikoekin finantzatutakoa, aurrekontu publikoetan ezarritakoaren arabera eta gehienetan urtebeteko epe…