Sakabanatzea


KategoriakEstatistika

Azterketa batera aurkeztutakoen adinak jaso dira Donostian eta Baionan. Zutabeen altuerak adin bakoitzeko maiztasuna adierazten du. Donostiako adinak bilduagoak daude 21-22 urte inguruan eta beraz Baionako adinak sakabanatuagoak dira.

Estatistikan, sakabanatzea edo sakabanaketa, batzuetan dispertsioa edo aldakortasuna ere deitua, aldagai kuantitatibo batean datuak beraien artean edo erdiguneko balio batetik zenbat aldentzen diren adierazten duen ezaugarria da. Zentralizazioarekin batera, datu multzoen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da. Sakabanatzea estu loturik dago emaitza estatistikoen fidagarritasunarekin: sakabanatzea zenbat eta handiagoa izan, emaitza estatistikoek orduan eta errore handiagoa izango dute, eta ziurgabetasuna orduan eta handiagoa izango da. Datu guztiak berdinak direnean, aldagai estatistikoa konstante ziurra denean alegia, sakabanatzea hutsa da.

Sakabanatze-neurriak anitz dira. Jarraian erabilienak aipatzen dira:

Beste alde batetik sakabanatze neurri absolutuak eta erlatiboak bereizten dira. Sakabanatze neurri erlatiboak erdigunearen magnitudea hartzen dute kontuan sakabanatzea neurtzean; adibidez, ez dira berdinak 4ko desbideratze estandarra 10eko eta 100eko batebesteko baten inguruan, erlatiboki sakabanatzea handiagoa baita lehen kasuan. Sakabanatze erlatiboko neurriak sakabanatze neurri absolutu bat dagokion zentro-neurriarekin zatituz eskuratzen dira; adibidez, aldakuntza-koefizientea desbideratze estandarra batebesteko aritmetikoarekin zatituz kalkulatzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, dispersion, spread; gaztelaniaz, dispersión.

Ikus, gainera

 

 

319 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.