Bariantza aldagai estatistiko bakun baten sakabanatzea, datuen arteko gorabehera alegia, adierazten duen neurri bat da. Probabilitate-banakuntzetan ere, sakabanatzea neurtzeko erabiltzen da, beste era batera kalkulatuta. Horretaz gainera, ohiko parametroa da eredu estatistikoetan, beste parametro batzuekin batera eredua erabat zehazteko. Gainera, estatistika-teknika askotan bariantzan oinarritzen dira, bariantza-analisian esaterako, non aztertutako faktoreek aldagai batean duten eraginaren ebaluazioa bariantzetan oinarritzen den.
Kalkulua datuetarako: populazio-bariantza
Adibidez,
datuetarako honela kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[s_x^2=\frac{\sum_i(x_i-\overline{x})^2}{n}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-e949c36a72c720900804945416d8bbb3_l3.png)
Honela garatzen da kalkulua formula horrekin:
- Batezbesteko aritmetiko sinplea kalkulatu.
- Datu bakoitzetik
batezbesteko aritmetiko sinplera dagoen
distantzia karratua kalkulatu
- Distantzia karratu horien batezbestekoa kalkulatu.
Horren arabera, bariantza zenbat eta handiagoa izan, datuak batezbestekotik desbideratzen diren magnitudea orduan eta handiagoa da, eta sakabanatzea ere bai. Dena den, sakabanatze-neurri gisa bariantzaren erro karratua ere erabiltzen da,
adierazi eta desbideratze estandarra deitzen dena, eta datu bakoitza batezbestekotik batez beste zenbat desbideratzen den adierazten duena.
Kalkuluak eskuz egiterakoan, ohikoa da bariantzarako beste formula hau erabiltzea, jatorriko formulatik eratortzen dena:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[s_x^2=\frac{\sum_ix_i^2}{n}-\overline{x}^2\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-e8562d5e34ef954a49e756e14846b6c3_l3.png)
Populazio-bariantza eta lagin-bariantza
Lagin-datuetatik kalkulaturiko estatistikoak populazioaren parametroak estimatzeko erabiltzen direnean, estatistiko horiek errore txikia izan eta parametroen egiazko baina ezezaguna den baliora ahalik eta gehien hurbiltzea bilatzen da. Aurreko ataleko bariantzaren formulak populazioaren bariantza estimatzean errore sistematiko bat dakarrela froga daiteke. Errore sistematiko hori zuzentzeko, bariantzaren honako formula erabiltzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\hat{s}_x^2=\frac{\sum_i(x_i-\overline{x})^2}{n-1}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-852d2e18b543dcaebcaf5983ffa4fd9f_l3.png)
Bariantza zuzendu honi lagin-bariantza deitzen zaio, lagin bateko datuetatik populazioaren bariantza estimatzeko formula egokiena delako. Zuzendu gabeko
formulari, berriz, populazio-bariantza deitzen zaio, datuak populaziotzat hartu eta, beraz, bariantzaren kalkuluan estimazio-errorerik ez dagoenean erabiltzen baita.
Aise igarotzen da populazio-bariantzatik lagin-bariantzara, eta alderantziz, erlazio honen bitartez:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\hat{s}_x^2=\frac{n}{n-1}s_x^2\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-9225ee7057cb1d99e73281f61c797a6c_l3.png)
Ikusten denez, lagin-tamaina handia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta alde txikiagoa dago lagin-bariantzaren eta populazio-bariantzaren artean.
Populazio-bariantzarako
eta lagin-bariantzarako
adierazpenak ere erabiltzen dira.
Adibide bat
Lantegi batean, langileen lagin bat aukeratu eta horien adinak jaso dira: 22, 25, 28, 26, 24. Populazio-bariantza eta lagin-bariantza kalkulatu behar dira. Horretarako, kalkulurako taula hau eratzen da:

Azken errenkadako baturak harturik, kalkula dezagun lehenbizi populazio-bariantza (langile horien bariantza, besterik gabe, lantegi osoko langileei - populazio osoari - erreferentzia egin gabe):
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\overline{x}=\frac{125}{5}=25\ urte\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-486a413aab5923d60531166d867e919f_l3.png)
![Rendered by QuickLaTeX.com \[s_x^2=\frac{20}{5}=4\ urte^2\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-4538ba10c85f1f67df64659093c17847_l3.png)
Edota formula eratorriarekin kalkulaturik: 
Lagin-bariantza, berriz, hau izango da: 
Edota populazio-bariantzatik eratorrita: 
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ikasliburua: Aldagai bakunaren deskribapena: sakabanatzeaSakabanatzea ikasi behar dugu Estatistika: metodo deskribatzaileak (ekonomia eta enpresa) ikastaroaren baitan. Sakabanatzeak datuak zentrotik zenbateraino desbideratzen diren adierazten du. Ikasgai osoa, hemen, PDF formatoan. Ikus, gainera Bariantza…
Homozedastizitatea eta heterozedastizitateaEstatistikan, homozedastizitatea edo homoszedastizitatea populazio batzuen bariantzen berdintasuna da, populazio ezberdinetan bariantza konstantea izatea. Ohiko hipotesia edo suposizioa da eredu estatistikoak garatzean, bereziki erregresio linealean, hondarren bariantza aldagai…
Bariantza-analisiaEstatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko…