Putre funtsak


KategoriakEnpresa

Putre funtsak egoera zailean, porrotetik gertu, dauden enpresa, arrisku handiko zor-tituluak eta bestelako aktibo toxikoak oso prezio baxuan (bono eta titulu horien balio nominaletik oso behera) erosten dituzten inbersio-funtsak dira, ondasun horiek irabazi handiekin berriz ere saldu edo zordunei presio eginez, zor guztia kobratu eta beraz errentagarritasun handia lortzeko asmoarekin. Espekulazioa da beraz putre-funtsen helburu nagusia. Putre funtsen inbertsioak arrisku handikoak dira, default edo titulu horiek amortizatu (ordaindu) gabe geratzeko probabilitatea oso handia delako, baino arrisku horiek operazio arrakastatsuetan lortzen dituzten irabazi itzelekin konpentsatuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, vulture funds; gaztelaniaz, fondos buitre.

 

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.