Finantzetan, kudeaketa pasiboa inbersio-funts bat osatu eta kudeatzeko estrategia bat da, merkatuko indize batean barneratzen diren aktiboak eskuratzen dituena indizean dituzten proportzioen arabera, epe luzera merkatuek ustez izango…

Inbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz. Inbertsio-funts baten ondarea partizipazioetan banatzen da, eta hala inbertitzaileak funtsaren partizipazio-kopuru bat hartzen du bere dirua funtsera ekartzean. Inbertsio-funtsak likidezia handikoak dira, eta dirua berreskuratzeko aski da bere partizipazioen salmenta-ordena bideratzea, egun gutxiren buruan gauzatu ohi dena, aurrezkiak inbertsio-funtsean izan dituen bitartean ondarean izandako galera edo irabaziekin batera. Inbertsio-funtsek egiten dituzten inbersioak denetarikoak dira, finantza arlokoak (akzioak, bonoak, dibisak, ...) zein ondasun higiezinekin eta lehengaiekin loturik.
Inbertsio-funtsetako beste figura bat entitate gordailuzaina da, ondarea gorde egiten duena nolabait esateko. Orokorrean, banku eta beste finantza-entitateak izaten dira gordailuzainak, eta haietara jo behar da baiata ere inbertsio-funts jakin bateko partizipazioak eskuratzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, investment fund; gaztelaniaz, fondo de inversión.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.