Propaganda herritargoaren jarrerak eta iritzi politiko jakin batzuetara bideratu eta aldatzeko talde edo sektore politiko batek burutzen duen komunikazio ekintza da, pertsuasioan, erretorika eta hizkuntza modu estrategikoan baliatuz,…
Publizitatea edo publizidadea enpresa edo beste erakunde batek bere produktuak eta zerbitzuak, erakundea bera edo bestelako ideia bat sustatu eta zabaltzeko burutzen duen komunikazio-teknika eta prozesua da, orokorrean inpertsonala eta masa hedabideak erabiliz (prentsa edo bestelako euskarri idatziak, telebista, kaleko iragarkiak, ...) burutzen dena. Hedaduraz, publizitatea prozesu horren azken emaitza da, orokorrean iragarkiak alegia. Publizitatea marketinaren atala da eta beraz bere helburua kontsumitzailearengan produktu edo zerbitzu baten kontsumoa eragin, haren beharrak asebetzeko, edo hiritarrarengan ideia bat bereganatzea da, haien ezaugarri (materialak nahiz ukinezinak), prezio eta salmentari buruzko informazioa, objektiboa nahiz subjektiboa, orokorra nahiz selektiboa, zabalduz. Ikuspuntu kritiko batetik, publizitatea egungo kontsumo-gizartearen oinarrietako bat da askotan (ikus, kontsumismoa), pertsonak eta familiak kontsumitzera bultzatzen duena.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.