Estimulu subliminala edo mezu subliminala (subliminal hitzak "mugaren azpitik" esan nahi du - ikus, limen -) era kontzientean hauteman ahal izateko magnitude nahikorik ez duen estimulua da, atalase absolututik behera dagoena. Hala ere, kontzienteki hautematen ez badira ere, batzuetan estimulu horien nolabaiteko hautemate edo pertzepzio subliminala dagoela egiaztatu omen da, indibiduoen portaera inkontzientean eragina izan dezakeena. Estimulu subliminalen adibide bat izan daiteke pelikula bateko fotograma bakar batean jartzen den idatzizko mezu bat da, eta beraz ikusezina, baina nolabait gogamenean jaso eta portaeran eragiten duena; 1950eko hamarkadan, Picnic Fort Lee-n filman, halaxe egin zuten, arto-krispetak jatera gonbidatuz besteak beste ikusezina zen mezu batean, eta gero frogatu omen zenez, arto-krispeten kontsumoa gehitu zuena. Geroztik, mezu subliminalak publizitatean erabili eta gure portaera moldatzen dutela baieztatzen duten teoria eta kasu asko aipatu dira, batzuetan publizitate subliminala masen manipulaziorako erabiltzen dela adieraziz ere. Batzuen arabera ordea, mezu subliminalen teoria pseudozientzia hutsa da, eta publikoaren artean zabaltzen den beste konspirazio-teorietako bat besterik ez litzateke izango.
Loturiko artikuluak
PsikofisikaPsikofisika estimuluen eta sentsazio eta pertzepzioen arteko erlazioa aztertzen dituen psikologiaren adarra da. Horren metodologia esperimentala da, estimuluak aldatuz pertzepzioan eragiten diren aldaketak jasoz; zehatzago, esperimentu psikofisikoek estimulu…
Disonantzia kognitiboaDisonantzia kognitiboa pertsona baten jokabidea bere jarrera, iritzi, rol edo sinesmenen aurka, orokorrean beraz kognizioen aurka, daudenean gertatzen den egoera da, adibidez pertsona batek azterketa bat gainditzeko ikasi behar…
Estimuluak (kinadak)Psikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, "akuilu", "eztena") edo kinada organismo baten zentzumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erreakzio edo erantzun bat sorraraz dezakeena, hartzaile…