Psikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology) 1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen duena, pertsonaren garapen autonomo eta positiboa nabarmenduz. Ikuspuntu horren ordezkari nabarmenak Abraham Maslow (ikus, Maslow piramidea), Carl Rogers eta Rollo May izan ziren. 1960 eta 1970eko hamarkadetako kontrakulturan eragin handiko ikuspuntua izan zen, gizarte modernoaren alienazioa kritikatzen zuenez. Hain zuzen ere, psikologia humanista psikologiaren hirugarren olatu edo paradigma nagusitzat hartzen da, konduktismoaren eta psikoanalisiaren ondoren. Pertsonen arrazionalak direla eta erabakimen askea dutela kontuan hartuz, haien autoerrealizazio-nahia lortzeko baliabideak dituztela baieztatzen da teoria humanistetan. Hala, bereziki hazkuntza eta aldaketa pertsonala izan dira teoria humanisten helburu nagusiak, horretarako giza esperientzia pertsonalean, balio, asmo eta nahietan oinarritu behar dela aldeztuz. Horregatik, kontzeptu horiek onartzen ez dituen psikologia "zientifikotik" kritikak jaso ditu, psikologo humanistak antizientifikoak ez direla adierazi duten arren.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
1.
Smith MB. Humanistic psychology. In: Encyclopedia of Psychology. Libk 2. 2. arg. ; 1994:176-180.
Loturiko artikuluak
Psikologia ebolutiboaPsikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa…
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…