Nazioarteko Diru Funtsa munduko herrialde gehienak biltzen dituen finantza erakundea da. 1944 urtean sortu zen, Ameriketako Estatu Batuen lidergopean, munduko ekonomiaren egonkortasuna eta oreka bermatu asmoz, arazo ekonomikoak…

Protekzionismoa edo politika protekzionista herrialde batek kanpoko konkurrentziari aurre egiteko nazioarteko merkataritzari trabak jarri eta bertako ekonomia babesteko politika ekonomikoa da. Ekonomia itxien ezaugarri nagusia da. Politika protekzionistek merkatu gatibua sorrarazten dute finean, kontsumitzailea nazioko produktuak erostera behartuz. Muturrera eramanda, autarkia egoera batean jartzen du herrialdea. Aurkako politika, nazioarteko merkataritza sustatzen duena, irekitze ekonomikoa da, librekanbismoaren doktrina ekonomikoaren nahiz liberalismoaren baitan.
Protekzionismoa bultzatu dezaketen hainbat faktore daude:
Protekzionismoa aurrera eramateko neurri ekonomikoak honako hauek izan daitezke:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.