Swap-a bi aldeen arteko finantza kontratua da, non etorkizuneko diru fluxu bat, gehienetan ziurgabea eta beraz arriskuduna, beste diru zenbateko finkoen fluxu batekin trukatzen den. Finantza deribatu mota…

Produktua ondasun, materiala nahiz inmateriala, edo zerbitzu bat da (ikus, ondasunak eta zerbitzuak), jarduera ekonomiko baten bitartez enpresa batek ekoitzi edo ustiatu eta kontsumitzaileei eskaintzen zaiena, hura erosi eta kontsumitu dezaten, premia jakin bat asetze aldera. Produktuak ideia moduan ere gara daitezke, haiek ekoitzi gabe, besterik gabe proiektu edo egitasmo moduan, eta ildo horretatik produktua objektu fisikotik haratago begiratu behar da, enpresak balioa sortu eta bezeroen esku beharrak asetzeko eskura jartzen duen baliabide moduan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.