Ikus, probabilitate klasiko, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako.
Probabilitate klasikoa gertaera baten probabilitatea hari lotutako zorizko saiakuntzako kasu gertagarrien artean gertaera haren aldeko kasuen proportzio gisa kalkulatzen duen probabilitate mota da. Adibidez, horren arabera, dado batean zenbaki bikoitia izateko probabilitatea {2,4,6}/{1,2,3,4,5,6}=3/6 litzateke. Probabilitate klasikoaren ikuspegia zuzena izateko kasu gertagarri guztiak ekiprobableak edo probabilitate berekoak izan behar dira. Probabilitate klasikoa kalkulatzeko erregelari Laplace-ren erregela deitzen zaio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
-
Probabilitate subjektiboaIkus, probabilitate subjektibo, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako. Probabilitate subjektiboa probabilitatearen kontzeptua eta estimazioa indibiduo arrazional batek gertaera ziurgabe jakin baten gauzatzeari edo egia izateari buruz duen sinesmen…
Laplaceren erregela (Laplaceren legea)Laplaceren erregela edo Laplaceren legea probabilitate sinpleak kalkulatzeko irizpide bat da, Pierre Simon Laplace (1749-1827) frantses zientzialariak ezarria, arrazoi ez nahikoaren printzipioan oinarritua. Horren arabera, A gertakizunaren probabilitatea…