Maiztasun-probabilitatea


KategoriakEstatistika

Ikus, gainera, maiztasun-probabilitate, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako.

Maiztasun-probabilitatea, probabilitate frekuentista edo probabilitate frekuentziala gertaera baten probabilitatea hari lotutako zorizko saiakuntza aldi askotan errepikaturik, gertaera hura agertzen den aldi kopuruaren proportzioa hartuz hurbiltzen den balioa da. Esan liteke maiztasun-probabilitatea, saiakuntza kopurua infiniturantz doala, gertaera jakin baten maiztasun erlatiboa edo probabilitate enpirikoa dela. Adibidez, txanpon bat 1.000 aldiz busti ala lehor botatzen bada, eta busti 520 aldiz ateratzen bada, busti ateratzeko probabilitatea 520/1.000=0.52 dela esango genuke, 0.5eko probabilitate teorikotik aski dagoena.  Probabilitate frekuentistak ematen duen probabilitate-balioa hurbilketa bat da, eta errorea du noski, baina gehienetan edo ia erabat ziur bat etorriko bilatzen den probabilitate teorikoarekin. Richard von Mises matematikaria (1873-1953) izan da ikuspegi hori teorikoki gehien garatu duena.

Ikus, gainera

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.