Ekiprobableak
Probabilitate-teorian, zorizko esperimentu bateko kasuak, emaitzak edo gertaera elementalak ekiprobableak edo probabilitate berekoak direla esaten da guztiek gauzatzeko aukera berdinak dituztenean. Emaitza ekiprobableen adibide argia dado bat botatzearen emaitza, non emaitza edo zenbaki guztiek (1-2-3-4-5-6) probabilitate berdina duten. Probabilitateen kalkuluan, emaitza ekiprobableak izateak probabilitateak kalkulatzeko**Laplace-ren erregela** erabiltzea ahalbidetzen du, kalkulatu nahi den gertaeraren aldeko emaitza kopurua emaitza posible guztien kopuruarekin zatituz; adibidez, dadoaren emaitza bakoitia suertatzeko probabilitatea, |1,3,5| / |1,2,3,4,5,6| =3/6=0.5 da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, equally likely [outcomes]; gaztelaniaz, sucesos o resultados equiprobables, equiprobabilidad.