La valoración de puestos de trabajo consiste en la estimación del valor de cada puesto de trabajo en la empresa, en el sentido de la importancia, responsabilidad, complejidad…

Espainiako historian, Primo de Riveraren Direktorio Militarra Primo de Rivera jeneralaren diktaduraren lehen fasea izan zen, 1923 eta 1925eko abenduaren artean, Miguel Primo de Rivera jeneralak 1923ko irailean estatu kolpea eman ondoren, berak hartu zuelarik gobernuburu kargua, eskualde militar bakoitzeko zortzi jeneralek eta kontralmirante batek osatutako direktorio edo agintari-talde baten buru, Alfonso XIII.a erregearen adostasun eta sostenguarekin. Miguel Primo de Riverak Direktorio Militarra behin-behineko egoeratzat harttu zuen, herrialdean bizi zen krisi-egoerari aurre egiteko. Zentzu horretan, Direktorio Militarrak bi helburu nagusi lortu zituen: alde batetik, Marokoko gerra amaiera-bidean jartzea, Frantziarekiko aliantzaren bidez eta Alhucemasen lehorreratze arrakastatsuaren ondoren; eta, bestetik, ordena publikoa berrezartzea, pistolerismoa desagerraraziz eta talde erradikalak, CNT sindikatu anarkista kasu, gogor erreprimituz eta aldi berean sozialistekin akordioak lortzen saiatuz. Halaber, neurriak hartu ziren kazikismo edo jauntxokeriarekin amaitzeko. Euskal nazionalismoak eta nazionalismo katalana jazarriak izan ziren, eta Euskadiko eta Kataluniako kultura-adierazpenak eta berezko hizkuntzak erreprimitzera ere iritsi ziren, Direktorio Militarrak nazionalismo espainiarra bultzatu zuelarik aldi berean. 1925eko amaieran, Direktorio Militarrak Union Patriótica alderdiaren sorrera sustatu zuen 1924an, Direktorio Zibilerako trantsizio-tresna gisa eta Direktorio Militarraren muturreko ideologia nazionalista eta kontserbadorean oinarritzen zena.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.