Mugimendu gerra edo mugimenduen gerra Lehen Mundu Gerraren hasierako faseari, 1914 urtean, ematen zaion izena da, Alemaniak armamentuaren garraio eta tropa mugimendu azkarren bitartez Frantzia denbora gutxian mendean…
Prezio-gerra merkatu batean diharduten enpresek euren produktuaren prezioa lehiakideen prezioaren azpitik jartzeko estrategia da, merkatu-kuota mantendu edo handitu eta lehiakideak kaltetu edo merkatutik kanporatu asmoz, eta lehiakideen prezio baxuaren aurkako erantzun gisa erabakitzen dena, halako moldez non merkatuko enpresen artean erantzun-kate edo sorgin gurpila sortzen den, prezioan beherakada nabarmena eraginez eta batzuetan kostuak ezin berreskuratzera eramanez. Bereziki enpresa oligopolistikoen artean gertatzen den fenomenoa da, oligopolioko enpresak baitira euren prezioa jartzerakoan beste enpresen prezioari begira jartzen direnak. Prezio-gerretan enpresa guztiak ateratzen dira galtzaile azkenean, eta horregatik ohikoa da baita ere enpresak prezio-gerrak geldiarazi edo saihesteko hitzarmenak adostea (ikus, kolusioa).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.