Miletoko eskola Antzinako Greziako lehen eskola filosofikoa izan zen, filosofia presokratiko deitzen den korrontearen baitan. Mileto Egeo Itsasoko kostaldean zegoen hiri bat zen, Ekialde Hurbilean, egungo Turkian. Filosofo…
Filosofo presokratikoak Mendebaldeko tradizio filosofikoan historiako lehen filosofoak dira, munduari buruz hausnarketa modu berri bati ekin ziotenak (ikus, greziar miraria), batez ere arrazionaltasuna, logos delakoa, txertatu zutelako haien argudioetan, aurretik nagusi ziren azalpen mitologikoen aldean.
Literalki, presokratiko hitzak Sokratesen aurreko esan nahi du, filosofo horiek gehienak, ez guztiak, Sokratesen aurrekoak baitira, baina bereziki Sokratesengandik filosofo horiek bereizten dituena hausnartutako gaia izan zen, filosofo presokratikoek unibertsoaren eta naturaren izaera aztertu zutelako, Sokratesek gizakiari eta bereziki etikari buruzko hausnarketa zabaldu zuen arte. Eztabaida dago, ordea, filosofo presokratiko izendapenari buruz. Presokratiko terminoa XVIII. mendean sortu eta XIX. mendean zabaldu zen, filosofo presokratikoengandik jasotako idazlan-zatiak bildu zituen Hermann Diels alemaniarraren eskutik. Lehenik eta behin, presokratiko izenondoak nolabait gutxietsi egiten dituelako filosofo horiek Sokrates eta ondorengoen aldean. Egia esan, pentsalari eta jakintsu horiek bidea zabaldu zioten filosofiari zentzu zabalean, eta gainera ez ziren beti mugatu naturaren filosofiara eta gai etikoak ere landu zituzten. Askoren ustez, ez dago haustura presokratiko eta Sokraten eta bere ondorengoen artean, eta bide berean kokatu behar dira denak.
Beste alde batetik, egun filosofo ulertzen den adieran ez bada ere, garai hartan filosofoak baziren, jatorrizko adieran, jakintza maite zutenak alegia, denetariko gaiak (kosmologia, astronomia, meteorologia, matematika, geografia, ...) landu zituztelako. Hain zuzen, Aristoteles-ek lehen filosofo horiei fisiologo deitu zien, azalpen mitikoak ematen zituzten aurreko teologo haietatik bereizteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.