Fenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…

Parmenides Eleakoa (ca. K.a. 515 - ca. K.a. 450) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, Izatea edo Badena gogoeta-gai izan zuena. Filosofo presokratikoen artean kokatzen da, eta haien artean Eskola Eleatikoan. Bere bizitzari buruz heldu zaizkigun datu eskasak Platonen Parmenides solasaldian eta Diogenes Laertzioren Filosofoen bizitzak bilduman jasotzen dira. Bere pentsamendu filosofikoa berak idatziriko Peri physeos olerkian biltzen da, baina lan horretatik zati gutxi batzuk soilik heldu zaizkigu.
Parmenidesen arabera, filosofo presokratikoek gai nagusitzat zuten arkhe edo printzipioa Izatea da. Izatea bakarra, sorrerarik gabea eta betierekoa, zatiezina eta aldaezina. Izan ere,
Parmenidesek bi bide bereizi zituen pentsatzerakoan: doxa edo iritziaren bidea. eta aletheia edo egiaren bidea. Doxa edo iritziaren bidea zentzumenek erakusten digutena da. Zentzumenek erakusten diguten gauzen aldaketak baliagarriak izango dira ezagutzara heltzeko baldin eta Izatea ulertzera eramaten bagaituzte. Aletheia edo egiaren bidea zientziarena da, Izatea zer den erakusten diguna.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.