Anaxagoras


KategoriakFilosofoak

Anaxagoras (ca. K.a. 500 jaioa) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, filosofo presokratikoen artean eskola pluralistan sartzen dena. Haren metafisikaren lehen printzipio baten arabera, ezer ez da sortzen, ez eta hiltzen ere, eta dena nahasturik dago: izan ere, haren iritziz, gauzak eta izakiak beste osagai batzuen konstrukto natural edo nahasketak besterik ez dira; elementu eta gai horien artean lurra, ura, zura, sua, hotza eta beroa daude, eta horiexek dira benetako elementu errealak. Harentzat, aldaketarik gabe dirauen bakarra nous, kosmosaren adimen ordenatzailea, da. Nous edo adimen ordenatzailea da gainera, bere kosmologian, jatorrian zegoen kaos edo nahasmenean zeuden spermata edo haziak ordenatu eta munduko gauzei ordena eman ziena.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.