Performatibitatea kontzeptuak, hizkuntza eta jokabideek gizartean eragiteko duten ahalmena da (eta orduan hizkuntza, kontzeptu eta jokabide horiek performatiboak direla esaten dugu). John L. Austin ingeles filosofoak (1911-1960) sortu…

J. L. Austin ingeles filosofoak (1911-1960) 1955 urtean Harvardeko Unibertsitatean emandako ikastaroko oharretan oinarrituta, How to Do Things with Words lana argitaratu zen 1962 urtean. Ikastaro horretako bederatzigarren eskolan lokuzio, ilokuzio eta perlokuzio kontzeptuak definitu zituen, hizkuntza ekintza deritzon kontzeptu orokorraren baitan.
Askotan hitz egitean sortzen duguna ez da orokorrean soilik esaten ditugun hitzen multzoa eta horien esanahia, hitz egiteak esanahi literalaz haratagoko helburuak eta efektuak ditu. Adierazpen horiei, zehazkiago, Austinen terminologian, adierazpen performatibo deitzen zaie. Adibide garbiena iraina da, esanahi literalaz haraindi (pertsona bati putakume deitzen diogunean, adibidez) irainak baduelako eragiteko ahalmena da, zehazki gorrotoa sortzekoa. Adierazpen performatiboen esanahi, helburu eta efektuen multzoa da hizkuntza ekintza, adierazpena bere osotasunean hartzen badugu. Horren barruan hiru maila bereizten dira:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.