Populatzea (populaketa)


KategoriakGeografia

Populatzea edo populaketa gizakiek lurraldan euren bizitokiak eta lantokiak finkatzeko duten modua da. Populatze-mota desberdin nagusiak  landan, landa-populatzea deitzen dena, eta hirietan, hiri-populatzea alegia, bereizten dira. Haietako bakoitzean, berriz ere, lurraldea populatzeko aldaera zenbait bereizten dira.

Landa-populatzea

Landa-eremuan populatze-eredu hauek bereizten dira gehienbat:

  • populatze sakabanatua, populazioa etxe eta auzo txiki isolatuetan banatzen denean, soroak eta lursailak bizitokitik gertu daudelarik. Populatze-modu hau ohikoa da Euskal Herriko kantauri isurialdean, eta baserria da landa-etxe eta haren inguruetan biltzen diren lursailen izena.
  • populatze bildua edo populatze kontzentratua, etxe multzo handi bat herria osatuz biltzen denean gertatzen den populatze-mota da, lursailak herriaren inguruetan izanik. Populatze-modu hau ohikoa da Nafarroa hegoaldean esaterako.

Landa-exodoa, landatik hirirako emigrazio masiboa alegia, da landa-populatzeari buruzko beste fenomeno bat, lurralde asko eta asko hustuaraziz.

Hiri-populatzea

Populazioa hirietan biltzeko modua ere anitza da, hiri txiki eta ertainetatik megalopolietara. Hiri bakoitzaren baitan, populatze-mota desberdinak ere bereizten dira, hirigunea eta aldiriak bereziki. Hiriak geografikoki bildu eta lotzeko moduak ere hiri-sistema aski desberdinak sortzen ditu, konurbazioak eta metropolialdeak, besteak beste.

Ikus, gainera

 

261 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.