Politika ekonomikoak estatu batek herrialdeko ekonomian esku hartzeko (ikus, interbentzionismo ekonomikoa) hartzen dituen erabakiak eta burutzen dituen ekintzak dira, bereziki hazkunde ekonomikoa suspertu, enplegua sortu eta inflazioa kontrolatzeko. Tresna horiek lau multzotan banatzen dira: diru-politika edo politika monetarioa, zirkulatzen ari den dirua eta interes-tasa ofizialak kontrolatuz; politika fiskala, zergak gutxituz edo gehituz, errenta-politikak, soldatak kontrolatuz; eta kanpo politika, trukaneurri edo kanbio-tasa aldatuz edo arantzelak jarriz.
Eskola ekonomikoek iritzi ezberdinak dituzte koiuntura bakoitzean garatu beharreko politika ekonomikoei buruz. Kapitalismoan, liberalismoak estatuaren esku hartzea minimotu nahi du, merkatuak ekonomia orekara ekarriko duela sinetsita; horrela zergak gutxitu eta ahalik eta erregulazio txikienaren aldekoa da; keynesianismoak bere aldetik, estatuaren esku hartzea aldezten du, merkatuak berez desorekak sortzen dituelako, eta krisi garaietan kreditua zabalduz, inbertsioa, kontsumoa eta enplegua suspertzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic policy.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten duten politika ekonomiko mota bat da, familia eta beste agente ekonomikoen errentaren banaketan eskuhartzea helburu duena. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta…
Integrazio ekonomikoaIntegrazio ekonomikoa herrialde subirano batzuek beraien arteko ekonomiak bateratzeko prozesua eta horri loturiko erabakien multzoa da, hala nola merkataritzarako eta kapitalen mugimendurako trabak ezabatzea eta haien politika ekonomikoak…
Politika makroekonomikoakPolitika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…