Platon


KategoriakFilosofoak

Platon (ca. K.a 429 - K.a 347) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, historiako filosofo emankorrenetakoa. Sokratesen ikasle, haren pentsamenduak biziki hunkituta, bertutea eta justizia izan zituen hausnarketa-gai, baina horietaz haraindi ontologiaepistemologia eta estetika ere landu zituen, eta hala sistema filosofiko osotua eratu zuen lehen filosofoa da. Bere garaiko giro politikoak eragina izan zuen bere pentsamenduan, zalantzarik gabe, baina hain zorrotz eta metodikoki garatu zuen, non gerora, eta egun ere, ezinbesteko erreferentzia izan den gai filosofiko guztietan. Bere ekarpenetan ideien teoria nabarmentzen da. Horren arabera, mundua, zentzumenetatik jasotzen dugun moduan, inperfektoa eta ilusiozkoa da, forma direlakoek osatua, baina horrekin batera bada beste mundu ideal bat, ideia perfekto eta betierekoek osatua. Munduko gauzak eta atributuak, formak alegia, ideien itzala besterik ez lirateke. Ideien teoriak bere sistema filosofiko osoaren oinarrian dago, eta Platonen politika eta etika hortik eratortzen dira. Beste alde batetik, Platonen idazki guztiak heldu zaizkigu; denak, Sokratesen defentsa izan ezik, solasaldi moduan daude idatzita. Haietan islatzen da Platonen ibilbide filosofikoan aipatzen diren hiru aroak: aro sokratikoa, non Sokrates bere maisuaren ideiak azaltzen dituen; heldutasunezko aroa, non ideien teoria guztiz osatzen duen, eta zahartzaroa, non tonu autokritikoa azaltzen duen.

Ikus, gainera

300 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.