Platon (ca. K.a 429 - K.a 347) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, historiako filosofo emankorrenetakoa. Sokratesen ikasle, haren pentsamenduak biziki hunkituta, bertutea eta justizia izan zituen hausnarketa-gai, baina horietaz…
Ideien teoria edo formen teoria Platon filosofoaren teoria ontologikoa da. Horren arabera, errealitatea bi eremutan banaturik dago (ikus, dualismo ontologikoa Platonengan): mundu fisiko sentikor edo hautemangarria, zentzumenen bitartez hauteman egiten duguna, eta mundu ulergarria, ideien mundua edo formen mundua, beste eremu batean (ez du esaten non) existitzen diren gauza guztien modelo edo ereduak, arrazoimenaren edo adimenaren bitartez soilik geureganatu ditzakegunak (horregatik deitzen zaio baita ere mundu adigarria). Platonen arabera, ideietatik sortzen dira gauza guztiak, haiek eredu gisa harturik, eta horregatik esan liteke ideiak edo formak gauza fisikoak baino errealagoak direla; areago, Platonen arabera ideiak edo formak perfektuak dira, gauza fisikoak ez bezala. Izan ere, gauza bat bestea baino hobea dela esaten dugunean, gauza hori perfektuki nola izan beharko litzatekeen badakigulako da, hots, horren ideia buruan dugulako; horrela, adibidez, gure etxeko aulki bat ideien munduko aulkiaren kopia erdipurdikoa besterik ez da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.