Anamnesia, erreminiszentzia edo oroipena Platonek episteme edo zientzia mailako ezagutzara heltzeko proposatzen duen bide nagusietako bat da, arimak gorputzarekin bat egin baino lehen ezagutzen dituen ideiak gogoratuz. Platonen iritziz, mundu sentikorrera heldu aurretik arimak ez zuen ideiak beste ezer ezagutzen, baina arima gorputzera eta mundura heldutakoan zentzumenen bitartez mundu sentikorra jaso eta ideiak ahaztu egiten ditu hasiera batean, ezagutza faltsua eskuratuz; baina gauza horiek identifikatzean, gauza horiek ideien islada direnez, ideiak gogoratu egiten ditu. Adibidez, zaldiak ikustean, ez ditugu bi zaldi berdin-berdinak aurkituko, nolatan jakin dezakegu orduan biak zaldiak direla? Platonen arabera, zaldiaren ideia gogoratu egiten dugulako zaldi horiek ikustean, zaldi horiek ideiaren ezaugarri funtsezkoak dituztelako, zaldiaren ideia komuna partekatzen dutelako.
Horrela, anamnesia doxa edo iritzia eta episteme edo zientzia lotzeko Platonek baliatzen duen tresna da: iritzia akatsez eta errorez eraturiko ezagutza izan arren, ideiak gogoratzeko baliagarria da, pertzepzioen aniztasuna ideien batasunera murriztuz edo laburtuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
EntelekiaFilosofian, entelekia (antzinako grezierazko ἐντελέχεια hitzetik, etimologikoki ἐντελής, entelês , «osorik, betea», eta ἔχω, ekhô , «eraman» hitzetatik, literalki «bere helburura heltzen denaren egoera») Aristoteles filosofoak asmatutako kontzeptua da, bere telos edo helmugara heltzen…