Plataformako langileak


KategoriakEkonomia

Plataformako langileak plataforma digital batentzat lan egiten duten langile autonomoak dira, iraupen laburreko lanak egiten dituztenak eta haietako bakoitzarengatik kobratuz, plataformaren eskariaren arabera. Langileak app bat erabiliz egiten du interakzioa plataformarekin, modu automatizatuan, proposatzen zaizkion lanak onartuz edo haiei uko eginez. XXI. mendetik aurrera zabaldutako lan eredua da, soldatapeko ereduaren alternatiba gisa eta enpresari, plataforma digitalari alegia, erabateko malgutasuna ematen diona, crowdwork edo jendetza artean zabaldutako lan eskaintzari erantzunez, atza edo lan hori egiteko beti norbait egongo dela jakituna denez, berak eskainitako prezioan gainera. Bereziki hosteleria sektorean garatutako lan eredua da, janariaren etxez etxeko banaketan, maiz bizikletaz eta beste ibilgailu arinak erabiltzen dituzten langileen eskutik, baina beste sektore askotara zabaldu da, hala nola posta eta pakete banaketa, datuen bilketa eta analisia, itzukpengintza, eta telefono bidezko arreta. Langileari ere autonomia eta malgutasuna ekartzen dizkiola aipatu da lan horiei buruzko publizitatea egitean, baina finean prekarietate handiko lana da, enpresari erabateko malgutasuna eman baino langilearen lan eskubide guztiak baztertzen dituena. Lan eredua garatzen hasi eta gutxira hasi ziren plataforma digitalen aurkako salaketak langile autonomo horien, sindikatuen eta beste instituzio publikoen aldetik, langile horiek lanpostu eta egonkorretan dihardutela agerian utziz eta beraz langile finko horiei dagozkien eskubideak bermatu behar zaizkiela erreibindikatuz. Hainbat kasutan, epaitegiek arraozia eman diete langile horiei, eta langile finkoen estatusa eman zaie horren ondorioz; baina beste kasu batzuetan, langileak beraiek izan dira lan estatus autonomoa nahiago izan dutenak. Langile artean izandako esplotazio kasu ugari ere jaso dira, plataforma digitalean lan egiteko kontu baten jabe direnek kontu alokatuz hirugarren bati bere izenean lan egiteko.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Plataformako langileak"; Gizapedian, 3 maiatza, 2021, /plataformako-langileak/.

Ikus, gainera

369 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.