Plataforma digitalak


KategoriakInformatika

Plataforma digitalak online aplikazio batzuk bateratzen dituen hodeiko software-sistema bat da, enpresa edo erakunde baten eta erabiltzaileen arteko interakzioak bidertazen dituena, enpresak edo erakundeak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak eskaini eta emateko; aldi berean erabiltzaileen arteko interakzioak ere garatu ditzake. Aldi berean, beste ezaugarri ekonomiko batzuk ere baditu: erabiltzaile kopurua plataformaren aktibo nagusia da, erabiltzaile aktiboek beste erabiltzaile batzuk erakartzen baitituzte, plataforma-seektoreetan oligopolio eta monopolio globalizatuak sorraraziz, kostu finkoak handiak izaten dira eta erabiltzaile bakoitzak ez du ia kostu marjinalik sortzen, plataformaren zereginak automatizaturik daudenez; aldi berean, zerbitzu berriak sortu eta bateratzeko joera izaten dute, hedapen-ekonomiei esker (eratutako softwarearen oinarriak aukera ematen du zerbitzu berriak eskaintzeko, kostu gehigarri eskasarekin), horrela erabiltzaile berriak erakartzeko.

Plataforma digitalak dira esaterako sare sozialak (Facebook), fintech izeneko finantza entitateak, baina baita ere banku batek bezeroei eskaintzen dien online zerbitzua, hezkuntzarako plataformak irakasle-ikasle eta ikasleen arteko harremanak eta hezkuntza-jarduerak garatzeko (Moodle), eta plataforma transakzionalak non enpresaren eta erabilzaileen artean, baita erabiltzialeen artean ere, produktu eta zerbitzuen elkartrukeak, baita erabiltzaileen artekoak ere, gauzatzen diren (Amazon, Wallapop, Deliveroo).

Ikus, gainera

278 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.