Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…
Artean, plastizitatea edo plastikotasuna artelan edo obra batek erakusten dituen formen aniztasuna, oparotasuna eta bizitasuna da, artistak baliatzen dituen materialen eraldakuntza, adierazkortasuna eta elkarrekin konbinatzeko ahalmena gorenera eramanez, espazioan zehar hedatuz eta aldi berean osotasun orekatua osatuz. Adiera hertsiagoan, plastizitatea materialek eta gaiek eraldatuak izan, espazioa bete eta artelan bilakatzeko duten gaitasuna da, forma eta irudi orijinalak osatuz; ildo horretatik, batzuetan eskultura hartzen da plastizitate handieneko artea, irudiak sortzeaz gainera, espazioa hiru dimentsioetan betetzeko duen ahalmen adierazgarriagatik, formak, bolumenak eta argiak konbinatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.