Akuarela edo urmargoa


KategoriakArtea

Bukatu gabeko urmargo bat.

Akuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean egiten da, pintzelarekin kolore jakinekin egindako soluzio urtsua zabalduz, eta kolore geruza argien gainean, kolore geruza ilunagoak zabalduz, kolore zuriaren efektua papera margotu gabe utziz. Soluzioa azkar lehortzen denez, margoa azkar egitera behartzen duen teknika da, horrela lan arin eta biziak sortuz. Akuarelaren aitzindaria Albrecht Dürer (1471– 1528) izan zen eta teknika artistiko moduan XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendean zehar izan zuen gorenaldia.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.