Peter printzipioa langileak haien gaitasun-ezaren mailaraino goratzen direla baieztatzen duen teoria bat da. Langileak haien azken karguan edo lanpostuan axolagabekeriaz jokatzen duten ebidentzian oinarritzen da, hori dela eta hortik gorako postu batera inoiz helduko ez direla etaegungo postua aurreko postuetarako gai zirelako eskuratu zutela argudiatzearekin batera. Beste bertsio baten arabera, postu baterako gaitasun-eza erakutsi duenean ematen zaio goragoko postu bat langileari, aurreko postuan hobeto jardungo dutenei lekua egiteko. Maiz, unibertsitateetako hierarkia deskribatzeko erabiltzen da, irakasle hasi berriek gehien ikertu eta eskolak hobekien ematen dituztenak direla ikusirik. Laurence J. Peter hezitzaileak plazaratu zuen 1969 urtean, Raymond Hull-ekin idatziriko The Peter Principle: Why Things Always Go Wrong liburuan.
Loturiko artikuluak
Arrazoi nahikoaren printzipioaArrazoi nahikoaren printzipioa edo arrazoi askiaren printzipioa fenomeno orok arrazoi edo azalpen bat duela dioen printzipioa da. Wilhelm Leibniz-ek (1646-1716) formulatu zuen lehen aldiz Monadologia lanean, antzinatik hainbat filosofok adierazi eta…
Mediokritatearen printzipioaZientziaren filosofian, mediokritate-printzipioak edo mediokritatearen printzipioak ezartzen du errealitatean gertatzen diren fenomenoak eta gertakariak ez direla apartekotzat hartu behar, eta gertatzen badira, arruntak direlako da, haiei dagokien maiztasunarekin…
Pareto printzipioaPareto printzipioa hainbat fenomenotan ustez betetzen den gutxi gorabeherako erregulartasun-erregela enpirikoa da, zeinaren arabera emaitza edo ondorioen %80a eragile edo kausen %20ek soilik eragiten dutela. Vilfredo Pareto (1848-1923)…