Agian perspektibismoa literaturan biltzen ari zinen.
Perspektibismoa ezagutza perspektiba edo ikuspuntu berezi ezberdinetatik gertatzen dela eta beraz errealitatea ikuspuntu bakar, objektibo eta neutral batetik aztertzea ezinezkoa dela baieztatzen duen doktrina filosofikoa da. Horrela, errealitatea perspektiba guztietatik eratzen diren ikuspegien batura litzateke. Hartara, perpektibismoa objektibismoaren ikuspegi uniboko edo bakarraren aurkakoa litzateke eta subjektibismoak subjektuari esleitzen dion errealitatearen eratzaile rola ere ukatuko luke. Erlatibismoarekin eta eszeptizismoarekin ere alderatu daiteke: erlatibismoak errealitatearen egia erlatiboa, behatzen den ertzaren araberakoa, dela baieztatzen du, baina perpektibismoaren arabera ertz guztiek osatzen dute errealitatea; eszeptizismoan ez bezala, azkenik, perpektibismoak errealitatearen ezagutza posible dela aldezten du. Perspektibismoaren filosofo nagusiak Nietszche (1844-1900) eta Ortega y Gasset (1883-1955) izan ziren. Ortega y Gasset espainiar filosofoak perspektibismotik osatu zuen gerora bere ikuspuntu nagusia izango zena: arraziobitalismoa, arrazionalismoa eta bitalismoa uztartuz.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
ErlatibismoaErlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizakia gauza guztien neurria da" adieraztean (ikus, Homo mensura). Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu…
Objektiboa eta subjektiboaAdibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta…
SubjektibismoaSubjektibismoa zerbait ezagutzeko irizpide lehen eta nagusitzat pertsonaren indibidualtasuna, subjektu bakoitzaren ikuspuntua alegia, hartzen duen jarrera filosofikoa da. Bereziki etikan erabiltzen da, subjektibismo etiko izenarekin, zerbait ona edo…