Perbertsioa


KategoriakPsikologia

Perbertsioa (latinezko pervertere, "irauli", hitzetik) zerbait bere onetik okerrerako baliatzea da, bere izaerari ez dagokion zerbaiterako erabiltzea. XV. mendean sortutako terminoa zen, dotrinatik aldentzen ziren sinesmenak izendatzeko, zentzu gaitezgarriarekin. XIX. mendetik ordea, arautik desbideratzen sexu portaera izendatzeko erabiltzen da, bereziki ugalketarako erabiltzen ez den sexu portaerari buruz. 1896 urtean, Sigmund Freudek psikoanalisirako termino tekniko moduan hartu zuen, desbideratze sexuala izendatzeko,  hala nola fetitxismoa eta voyeurismoa, neurosiarekin  eta psikosiarekin loturik, baina era gaitzesgarrian erabili gabe.

 

Hortik hedaduraz, adiera arruntean, era okerrean hartu edo baliatzen den edozer izendatzera igaro da. Adibidez, diru publikoa erabilera sozialerako erabili ordez, interes partikularrak sustatzeko erabiltzen denean, diru publiko horren erabilera perbertsoa egiten ari dela esan daiteke.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.