Pentsamendu analogikoa errealitate sinple, gertu eta ezaguna (iturburu -eremua deitzen dena) eremu konplexu, urrun eta ezezagun batera (helburu eremu deitzen den horretara) estrapolatzea da, helburu eremuari buruz erabakiak hartu edo horri buruzko ezagutza eskuratzeko, bi eremuen artean daude analogiak edo antzekotasunei esker. Esperientzian eta indukzioan, aurretik bizi eta ikasi dugun horretan, oinarritzen den prozesu heuristikoa da. Iturburu-eremutik helburu-eremura ezagutza zabaltzeko prozesuari transferentzia deitzen zaio. Transferentzia positiboa izan daiteke, azkenean prozesu kognitiboak arrakasta badu helburu-eremuan; eta negatiboa, porrot egin duenean, bereziki iturburu-eremuak eta helburu-eremuak elementu eta erlazio ezberdinak dituztenean, hala uste bagenuen ere, analogoak ez direnean alegia.
Pentsamendu analogikoa eguneroko jardunean erabiltzen dugu, inkontzienteki sarri, adibidez ikastetxe berri bat hastean, aurreko ikastetxeetan baliagarri izan zaizkigun ikaskuntzarako estrategiak berdinak garatzen ditugu, ikastetxe berrian baliagarri izango zaizkigula uste dugulako, ikastetxeen arteko antzekotasunak ikusirik; pedagogian ere erabil daiteke, irakasleak egoera ezaguna baliatzen duenean ikasleari eduki berria azaltzeko.
Loturiko artikuluak
Pentsamendu magikoaPentsamendu magikoa gertakarien artean enpirikoki frogatu gabeko loturak ezarrita dituen errealitatearen ikuskera da, fenomenoak azaltzeko superstizioak, sinesmenak, tradizioak, irudimena eta emozioak hartzen dituena oinarritzat. Pentsamendu zientifiko edo objektiboaren…
Pentsamendu ahulaPentsamendu ahula Gianni Vattimo filosofoak (Turin, 1936 - ) proposaturiko erlatibismo postmoderno berria da, modernitateko pentsamendu gogor edo indartsuak proposatzen dituen kontzeptu uniboko eta normatiboen (eta finean horien…
Pentsamendu korrontea (pentsamendu eskola)Pentsamendu-korrontea edo pentsamendu-eskola aditu batzuek gai jakin bati buruz partekatzen duten ikuspegi komuna da, xehetasunak gorabehera. Bereziki, filosofia, soziologia, ekonomian, antropologian eta beste gizarte zientzietan sortzen dira, hain…