Pentsamendu ahula Gianni Vattimo filosofoak (Turin, 1936 - ) proposaturiko erlatibismo postmoderno berria da, modernitateko pentsamendu gogor edo indartsuak proposatzen dituen kontzeptu uniboko eta normatiboen (eta finean horien azken ondorioa den biolentziaren) aurkakoa. Bere iritziz, kultura eta pentsamendu berriak zabaltzen ari diren heinean, ezin da jarraitu Mendebaldeko pentsamendu metafisikoan eta arrazoi modernoaren ereduetan oinarritzen. Egungo mundua azalduko lukeen kontakizun metafisikorik ez egotea (Nietzscheren "Jainkoa hil da" nagusitu da jada) eta nihilismoa dira pentsamendu ahula onartu beharra dakarten beste arrazoiak: kontzeptu eta kontakizunen aniztasunean, pentsamendu ahulean alegia, aurkituko da egungo egia eta ziurtasun ezegonkorrek itxuraz ukatzen diguten askatasuna. Vattimoren esanetan, pentsamendu ahula ez dago kulturaren aurka, areago kulturaren eta arrazoiaren posibilitatea aldarrikatzen du, baina zelai zabal batetik abiaturik, itxiturarik gabe, modu positiboan.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Eklektizismoa (filosofia)Filosofian, eklektizismoa (antzinako grezierazko ekelectikon hitzatik; aukeraketa, euskaraz) korronte filosofiko ezberdinetako kontzeptu, teoria eta beste elementuak onartu eta bateratu egiten dituen pentsamendu-joera irekia da. Pentsamendu eklektikoaren jatorria Antzinako…
ErlatibismoaErlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizakia gauza guztien neurria da" adieraztean (ikus, Homo mensura). Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu…
ModernitateaModernitatea XVI. mendetik abiatu eta gaurdaino luzatu den mundu ikuskera nagusia da, subjektuaren autonomia eta indibidualtasuna eta arrazoiaren eta teknikaren nagusitza erreferentzitazat harturik, gizarte bizitza guztiz moldatu duena, enpresa…