Paisaiaren degradazioa paisaian, subjektu, komunitate edo gizartearen begiradaren eta ingurune fisikoaren arteko topagune gisa, ingurune eta bizigarritasun arazo larriak sorrarazi diren prozesua da, izan giza jardunarengatik izan hondamendi naturalen batengantik. Horren ondorioz, paisaia degradatu batek bertan bizi diren espezien habitat natural izaera galtzen du. Komunitateari begira, jatorriko paisaiak zuen zentzua eta esanahia galtzen dira degradazioaren ondorioz, y galera, deserrotze eta alienazio sentimenduak eragiten ditu. Degradazioa muturrekoa denean, bertako biztanleak beste bizitoki batera lekualdatzera behartzen ditu.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, degradación paisajística.
Loturiko artikuluak
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
PaisaiakPaisaia toki batean sumatu, ikus, eraldatu eta zaindu egin daitekeen ingurune natural eta soziala da, naturak sortutakoa eta gizakiak moldatua. Ohikoa da paisaia irizpide estetikoekin baloratzea (turismoaren eraginaren…
Degradazioa (margolaritza) Arte piktorikoan, degradazioa koloreen saturazioa, garbitasuna edo bizitasuna murrizten joatea da, lehenengo plano batetik hondorantz joaten. Horren helburua sakontasuna sortzea da, bereziki perspektiba atmosferiko delakoan.