Ordezko ondasunak (ordezko produktuak)


KategoriakEkonomia

Ordezko ondasunak edo produktuak, ondasun ordezkoak edo ondasun ordezkagarriak funtsean behar berdina betetzen duten produktuak dira, zeinetarako haietako baten eskaria handitzen denean, bestearena gutxitzen da; beraz, ordezko ondasunak dira baterako eskaria dutenak. Ordezko ondasunak dira, adibidez, tea eta kafea, edota hiriko bizikleta eta patinete elektrikoa.  Ordezko ondasunak perfektoak izan daitezke, justu behar berdina asetzen dutenean, eta inperfektoa, ordezpena erabatekoa ez denean. Ordezkotasuna aztertzeko, bi ondasunen arteko elastikotasun gurutzatua aztertu behar da: ondasun baten prezioak bestearen eskaria handitzen duenean izango dira ordezkoak bi ondasun (elkastikotasun gurutzatu positiboa), eta aldaketa horien neurriak adieraziko du ordezkotasunaren indarra.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bienes sustitutivos.

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.