Dialektika hausnarketa filosofikoa egiteko metodo bat da, jatorrian eztabaidan eta solasaldian oinarritzen dena. Sofistak, eztabaidetan limurtzeko helburu soilez, eta Sokrates, Platon eta Aristoteles, helburu filosofoekin, izan ziren metodo…
Platonen ideien teorian, ideia guztiak antolaturik eta mailakaturik daude, zuhaitz bateko enborretik zabaltzen diren adarrak eta hostoak bezalaxe; adibidez, astoaren ideiaren gainetik animaliaren ideia orokorragoa litzateke, eta animaliaren ideiaren gainetik, izatearen ideia. Horrela, azkenean ideia gorenera helduko ginateke, ongiaren ideia. Platon eta bere garaiko greziarrentzat Ongia ez da soilik ongi morala, baizik eta dagokion lekuan dagoen hura, izan behar den bezalakoa dena. Ildo horretatik, esango genuke ongiaren ideia beste ideia guztiak finkatu eta definitu egiten dituen ideia dela, horien egia determinatzen duena, ideien oinarria, ideiak egonkorrak izatea dakarrena, mundu sentikorrean gertatzen den aldakortasunaren kontrara. Ongia azaltzeko Platonek Eguzkiaren simila erabiltzen du: Eguzkia bailitzan, Ongiak beste ideia guztiak argiztatu egiten ditu, eta gure bista edo adimenera beste ideiak guztiak agerian jarri.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.