Kontabilitatean, ondare-masak enpresa baten ondarea osatzen duten antzeko ondare elementu edo ondasun. eskubide eta obligazioen multzo homogeneoak dira, tipologia berekoak, funtzio ekonomiko edo finantzario berdina betetzen dutenak. Ondare-masa nagusiak aktiboa (enpresaren inbertsioak jasotzen dituena), ondare garbia (funtsean, kapitalera egindako ekarpenak) eta pasiboa (kanpo finantzazioa) dira.
Beste alde batetik, aktiboa korrontea eta ez korrontea, eta pasibo korrontea eta ez korrontea jasotzen dira, inbertsio eta finantzazioak epe laburrekoak (korronteak) edo ertain edo luzekoak (ez korronteak) diren. Masa horietako bakoitzean, beste azpimasa edo ondare-masa zehatzagoak biltzen dira; adibidez, aktibo korrontean erabilgarria, bihurgarria eta izakinak biltzen dira.
Ondare-masen artean kontabilitate-ekuazio hau betetzen da: aktiboa=ondare garbia+pasiboa. Horretaz gainera, pasiboko masa edo finantzazio-mota desberdinek modu egokian finantzatu behar dituzte aktibo edo inbertsioak, finantza-oreka egon behar da alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, masa patrimonial.
Loturiko artikuluak
Masa-gizartea eta masifikazioaMasa-gizartea gizarte modernoak kalifikatzeko erabiltzen den terminoa da, non gizarteak erabat homogeneoak diren, desberdintasun txikiekin indibiduo batetik bestera, baino aldi berean atomizazio handiarekin, non subjektuek elkarrekiko harreman eskasak…
Masa-kulturaMasa-kultura masa-hedabideek sorturiko produktu kulturalen multzoa da, publiko heterogeneo bati zuzendua baina aldi berean halako unidimentsionaltasuna erakutsi edota mainstream izenekoa osatzen duena. XX. mendearen erdialdetik kultura hegemonikoa da,…
Masa-komunikazioa eta masa-hedabideakMasa-hedabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari eta ez kolektibo jakinei zuzentzen den alde bakarreko komunikazioa burutzen duten hedabideak dira, profesionaltasun eta…