Enpresan, ondare garbia enpresaren akiboei pasiboak (zorrak) kendutakoan kentzen den zatia da. Esan liteke baita ere, ondare garbia enpresaren balio teorikoa dela, enpresak dituen eskubideak (aktiboak) ken betebeharrak…

Ondare arkeologikoa historiaurretik eta historiatik gaurdaino iritsi diren eraikin, egitura, objektu, material eta bestelako elementuak edo haien arrastoak nahiz gizakien gorpuzkin eta beste izaki bizidunen aztarnen multzoa da, metodo arkeologikoak erabiliz iragana ikertu eta ezagutzeko baliagarri edo kulturalki interesgarri direnak. Ondare higiezinen kasuan (eraikinak eta bestelako egitura finkoak), ondaretzat hartzen da baita ere elementu arkeologiko horien ingurune naturala, haiek testuinguruan jarri eta oraindik bestelako elementu arkeologikoak gorde ditzaketelako bere baitan. Ondare higigarrien kasuan, berriz, ondare arkeologikotzat hartzen dira lur gainetik edo azpitik nahiz ur azpitik jaso eta beste nonbait gorde direnak, nahiz oraindik jaso gabe baina aztarnatargi jakin batean egon daitezkeenak. Halaber, babestu beharrezkotzat hartu behar dira ustez bere baitan elementu arkeologiko konkretuak atxiki ditzaketen guneak, horren ziurtasunik ez badago ere.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, archaeological heritage; gaztelaniaz, patrimonio arqueológico.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.