Oinarrizko analisia (funtsezko analisia)


KategoriakEkonomia

Oinarrizko analisia edo funtsezko analisia, oinarrizko edo funtsezko azterketa ere deitua, akzio edo bestelako finantza-aktibo baten egiazko balioa estimatzeko erabiltzen den tresna multzoa da. Egiazko balio hori merkatu balioa baino txikiagoa bada, merkatuak goranzko joera izango duela irizten da, egiazko balio horretara iritsi arte; aitzitik, egiazko balioa merkatukoa baino handiagoa bada, akzioa gainbaloratua dagoela irizten da, eta beraz merkatuak bere prezioa zuzentzeko joera izango duela, hura beheratuz. Akzio baten oinarrizko balioa estimatzeko, hainbat mota informazio eta adierazle erabiltzen da, hala nola enpresaren beraren egoera, haren analisi ekonomiko-finantzarioa eginez besteak beste, sektorearen bilakaera eta koiuntura ekonomikoa.

Oinarrizko analisiarekin batera, akzioak balioesteko analisi teknikoa ere erabiltzen da, merkatuko iraganeko joerak aztertzen dituena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fundamental analysis; gaztelaniaz, análisis fundamental.

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.