Adierazleak edo indikadoreak fenomeno konplexu baten egoera eta bilakaera zehazteko eratu eta jasotzen den informazioa da, gehienetan aldagai kuantitatibo moduan. Bereziki fenomeno baten egoera zehatza ezagutu edota aurrez jarritako helburu jakin bat zenbateraino lortzen ari den balioztatzeko erabiltzen dira, maiz ekonomia arloan (ekonomia-adierazleak edo adierazle ekonomikoak). Adibidez, inflazioa neurtzeko Kontsumorako Prezioen Indizea deitzen den adierazlea erabiltzen da, eta saltzaile baten produktibitatea eta lorpen-maila neurtzeko bezeroek betetako galdetegietako batez besteko puntuazioa erabil daiteke adierazle gisa.
Adierazle egokiak baldintza zenbait bete behar ditu; bereziki, erraz eta azkar jaso behar da, denbora elementu kritikoa baita erabakiak hartzeko, aise ulertu behar da, gardentasunez, eta kontsentsuz eta eratu behar da, adierazten den horrekin zerikusirik duten agenteen artean. Gainera egoera desberdinetara moldagarria izan behar da eta konparazioak egiteko balio behar du. Garrantzitsua da halaber, bereziki fenomeno konplexuen kasuan, adierazle sintetikoak eta adierazle sistemak eratzea, eta ez neurri partikular batean oinarritzea.
Ikus, gainera
Aipuak
- Neurtu daitekeen hura bakarrik hobetu daiteke.
- Neurri gehiegi badituzu, neurririk ez bazenu bezala da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, indicadores.
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…