Ohiko kontsumo-ondasunak (komenientziako produktuak)


KategoriakEkonomia

Ohiko kontsumo-ondasunak (ohiko ondasunak), komenientziako ondasunak edo edo errotazio handiko kontsumo-ondasunak (azken hau ingelesez: Fast-Moving Consumer Goods edo FMCG moduan) kontsumitzaileek maiztasun handiz eskuratzen dituzten kontsumo-ondasunak dira, aldez aurreko deliberazio handirik gabe, aldi bakar batean edo azkar kontsumitzen direnak, prezio txikikoak eta hurbileko eta berehalako erabilgarritasunarekin. Ur minerala eta edari freskagarriak, ogia eta oinarrizko beste elikagai batzuk eta produktu higienikoak dira ohiko ondasunen adibide batzuk. Produktu horientzako marketinak banaketa masiboa eskatzen du salmenta-puntu posible gehienetan, establezimenduaren barruko kokapen estrategikoarekin, ordaintzeko kutxetatik gertu maiz, kontsumitzaileari bere beharra gogorarazteko. Haaber, mota horretako produktuetan espezializatutako komenentziako dendak izaten dira, normalean txikiak,  gasolindegietan edo beste igarobide batzuetan egoten direnak eta publikoarentzako ordutegi zabalekin.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bienes de consumo habitual, bienes de uso cotidiano, bienes de conveniencia, bienes de consumo de alta rotación.

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.