
Obturadorearen denbora esposizio luzearekin egindako argazkia, izarrek zeruan egin duten bidea jasotzen duena.
 
Argazki-kamara batean, obturatzailea, obturadorea edo itxigailua pelikula fotografikoari kamara analogikoetan edo sentsoreari kamara digitaletan argia zenbat denboraz iristen zaion erregulatzeko gailua da. Argi gutxi dagoenean, obturatzailea denbora erlatiboki luzean eduki behar da irekita, esposizio luzeak egin behar dira alegia, irudiko xehetasun guztiak jasotzeko; argi asko dagoenean, berriz, esposizio laburrak behar dira, bestela irudia "erreta" geratuko da, pelikulak edo sentsoreak argi gehiegi jaso duelako. Argi gutxi dagoenean, esposizio luzeak argizko elementuen mugimenduaren arrastoa (astroak zeruan, autoak errepidean) jasotzeko erabiltzen da.
Loturiko artikuluak
Puntako teknologia (goi-teknologia)Puntako teknologia, goi-teknologia edo goi mailako teknologia une historiko batean teknologia aurreratuena izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, azken aurkikuntza zientifiko eta teknikoetan oinarritzen dena, eta industria gutxi batzuetan…
 
 
Teknologia inbasiboaTeknologia inbasibo esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, medikuntzan, azaletik edo ahotik edo beste zulo batetik gorputz barnera sartuz garatzen diren prozedura esperimental, diagnostiko edo terapeutikoak dira;…
 
 
Teknologia disruptiboaTeknologia disruptiboa edo berrikuntza disruptiboa dagokion aplikazio eremuan erabiltzen diren beste teknologia gehienak epe laburrera zaharkituta uzten dituen teknologia da. Adibide garbiena smartphone edo telefono adimenduna izan zen,…