Objektibazioa (objektibizazioa)


KategoriakSoziologia

Objektibazioa, objektibizazioa edo objektifikazioa subjektu  baten identitatea, nortasuna edo beste elementuren bat baztertu, ezabatu eta objektu edo gauza moduan hartzeko prozesu sozial eta psikologikoa da. Beste alde batetik eta orokorrean,  subjektuari dagokion zerbait subjektuarengandik independentea den izaera ematea ere bada. Beste adiera baten arabera, baieztapen, iritzi edo argudio bati objektibitatea ematea da, errealitatearekin bat etorri araztea alegia, egiaztagarria izan dadin. Azkenik, zerbait gauzatzea ere adieraz dezake, hots gauza bilakatzea.

Lehenengo adieraren adibide gisa, lan arloan langileak objektibatuak direla esaten da, lan indar huts gisa hartzen direlako, makina moduan, azkenean alienazioa eragin eta azkenean bere identitatea eta kontzientzia galtzeraino; hain zuzen ere, sistema kapitalistak langileengan sortzen duen esplotazioa eta objektibazioa aipatzeko alienazio terminoa erabiltzen da gehienbat.

Egun, objektibazio terminoa bereziki gorputzari buruz erabiltzen da, emakumearen gorputza objektutzat hartzen delako heteropatriarkatuaren ideologiatik, emakumea gizonek gozatu beharreko goputz gisa irudikatuz, objektibazio hau haratago joan, eta emakumearen gorputzari buruzko kanon estetiko jakinak sorrarazten ditu, emakumeek ere pertsonalki bereganatu egiten dituztenak, autobjektibazio prozesu bati ekinez, sexu-atributuak nabarmenduz hipersexualizaziora helduz. Objektibazioa da finean emakumeak apain eta guapa jartzera, gizonen begietara eder agertzeko, derrigortzen dituen mekanismoa. Objektibazioak sorrarazten dituen emakumearen kanon estetikoak lortzen ez dituen emakumeek despertsonalizazioa, lotsa, antsietatea, depresioa eta azkenean anorexia bezalako nahasmenduak paira ditzakete. Azkenean, kanon estetiko horiek gizonengana heltzen dira, haientzako irudi idealak sortuz.

Objektibazioa medikuntzan ere sumatu den fenomenoa da, gaixoak gorputz, kasurik onenean, edo zenbaki huts hartuz.

Erreferentziak

333 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.