Nortasun-ezaugarrien teoria Hans Eysenck (1916-1997) alemaniar-britaniar psikologoak garatu zuen nortasunaren teoria da. Eysencken teoriak bereganatu egiten du subjektu baten nortasuna bereizgarri, ezaugarri edo dimentsioek definitzen dutela baieztatzen duen printzipioa eta horri jarraiki, lehen maila batean hiru dimentsio nagusi eta elkarrekiko independenteen emaitza dela ondorioztatzen du: neurotizismoa, estrabertsioa eta psikotizismoa, hain zuzen ere, horietako bakoitzean puntuazio altuak zein txikiak izan daitezkeela. Dimentsio horietako bakoitzeko puntuazioa altuak eta baxuak konbinatuz, nortasun mota zenbait bereizi zituen. Ildo horretatik, nortasunean inguruneko faktoreen eragina gutxietsi zuen, eta dimentsio edo faktore horiek jatorritzat gehienbat subjektu bakoitzaren berezko izaera eta genetika dituztela ere baieztatu zuen. Bere teoria eratzeko, lan egiten zuen ospitale psikiatrikoko pazienteei egindako galdetegietako emaitzetan oinarritu zuen. Bere teoriak oihartzun zabala izan du psikologian, eta hautsak harrotu ere bai, nortasunak oinarri biologiko eta genetikoak zituela azalarazten zuten bere ikerketek desberdintasun sozialak eta arrazismoa justifikatzeko argudio gisa erabili izan direlako, baita Eysencken aldetik ere.
Loturiko artikuluak
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.
Bereizgarri psikologikoakBereizgarri psikologikoak edo nortasunaren bereizgarriak, nortasunaren ezaugarri edo ezaugarri psikologikoak ere deituak, pertsonak eta haien jokabideak elkarren artean desberdintzeko baliatzen diren kategoriak eta ezaugarriak dira, hala nola lotsati,…