Lehenik eta behin esan behar da ardura hori herrialde edo herrialde komunitate bakoitzeko banku zentralari dagokiola.
Diru-kantitatea, diru eskaintza hobeto esanda, era hauetara kontrola daiteke:
- diru gehiago emitituz edo jaulkiz;
- interes-tasak aldatuz: interes-tasa ofizialak igotzen baditu, bankuek diru kopuru txikiagoa mailegatuko dute, eta diru kopuru txikiagoa izango da ekonomina; eta alderantziz, interes-tasak jaisten badira;
- kutxa-koefiziente delakoa jaitsiz edo igoz: kutxa koefizientea bankuek bezeroen gordailuetatik fisikoki gorde behar duten dirua izanik, kutxa-koefizientea igotzen bada, mailegatzeko diru kopuru txikiagoa izango dute, eta diru eskaintza murriztu egingo da;
- merkatuko irekiko eragiketen bitartez, estatuko bonoak salduz edo erosiz alegia: bere esku dauden estatuko bonoak saltzen dituenean, ekonomiatik dirua erretiratzen du.
Loturiko artikuluak
Diru-zuriketaDiru-zuriketa edo diru-garbiketa, kapital-zuriketa ere deitua, delituz zein zerga-iruzurra eginez eskuratutako dirua finantza-sisteman kokatu, haren jatorria ezkutatu eta legez eskuratutako diruaren itxura emateko jardueren multzoa da (ikus, gainera, ezkutuko ekonomia). Diruaz…
Barne kontrolaAgian kontrolaren kontzeptu orokorrari buruz ere jakin nahi duzu. Barne kontrola edo barneko kontrola enpresa edo beste erakunde baten baitan burutzen den prozesua da, helburu dituena: enpresaren helburuak…
Diru beltza eta diru zikinaDiru beltza eta diru zikina eskuratzeko unean zein eduki bitartean ogasunari eta estatuko beste administrazioei aitortu ez eta ezkutatzen zaien dirua edo bestelako ondasuna da, diru edo irabazi horiengatik…