Kutxa koefizientea


KategoriakEkonomia

Kutxa-koefizientea edo erreserba-koefizientea bankuek eta beste finantza-entitateek bezeroen gordailu guztietatik eskudirutan eduki behar duten portzentajea da, gehienetan legez ezartzen dena. Kutxa-koefizientearen arabera bankuek eskudirutan edo aktibo likidoetan eskuragarri duten zatiari erreserba zatikatua deritzo. Hain zuzen, bezeroek bankuan utzitako diru guztitik, bankua ez dago behartuta diru guzti hori berehala eskura edukitzera, gertagaitza baita bezero guztiek batera euren dirua atera nahi izatea; baina bai diru horren portzentaje minimo bat, kutxa koefizienteak adierazten duena, bezeroek batera eskatuko luketen itzulketei aurre egiteko. Europako Banku Zentralak ezartzen du kutxa-koefizientea batasuneko herrialdeetan: gordailu motaren arabera aldakorra da, eta ageriko gordailuetan %1 da. Kutxa-koefizientea diru-politikaren tresna ere bada: gobernuak kutxa koefizientea handitu dezake diru-eskaintza gehitzeko, eta txikitu, diru-eskaintza murriztu nahi duenean, bankuak euren kutxetan eskudiru gehiago izatera behartuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reserve requirement; gazteleraz, coeficiente de caja, coeficiente de encaje bancario, coeficiente de reservas.

 

231 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.