Denbora partzialeko nekazaritza nekazariek euren baserri edo etxaldean egiten duten lana beste sektore batean egiten duten lanarekin bateratzen dutenean garatzen den gizarte-fenomenoa da. Euskal Herrian, ohikoa izan zen…
Nekazaritza edo laborantza (azken hau, Ipar Euskal Herrian) lurrean landareak hazteko jarduera da, gizaki nahiz abereentzako elikagaiak (fruituak, barazkiak, zerealak) nahiz beste aprobetxamenduetarako lehengaiak edo materialak ekoizteko. Adiera zabalagoan, baserri edo landetxeetan garatzen diren beste jarduera batzuk ere biltzen ditu, hala nola abeltzaintza, haiek nekazaritzarekin estu loturik garatzen direnean. Jarduera ekonomiko gisa, lehen sektorean biltzen da. Historian, nekazaritza Neolitiko edo Neolito deitzen den garaian hasi zen duela 12.000 urte; hain zuzen ere, nekazaritzaren sorrera eta garapena, eta horrekin batera sorrarazitako aldaketa guztiak, hala nola populazioen hazkuntza eta sedentarizazioa, Neolitoaren ezaugarri nabarmenenak dira. XXI. mendean, nekazaritza problematika larri baten atarian dago: jasangarritasunaren aurkakoa den nekazaritza produktibistaren eredua baztertu eta nekazaritza jasangarria (agroekologia edo nezakaritza ekologikoa) bultzatzeko kinka larrian.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.