Biziraupen-nekazaritza edo biziraupen-laborantza, iraupeneko nezakaritza edo laborantza ere deitua nekazariek (laborariek) eta horien familiek gehienbat beraien elikadurarako (autokontsumorako alegia), eta soberakin eskas batekin, lantzen duten nekazaritza mota da. Historian Aro Industrialaren aurreko nekazaritza-mota nagusia izan zen, eta egun ere munduko hainbat tokitan nekazaritza-mota nagusia da, bereziki Afrika eta Asiako herrialde askotan. Biziraupen-nekazaritzaren ezaugarri nagusiak lan-indarraren erabilera intentsiboa da (lan gehiena eskuz egiten da), teknika tradizionalekin, eta lur sail txikietan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, subsistence agriculture; gaztelaniaz, agricultura de subsistencia.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Nekazaritza erreforma, nekazal erreformaNekazaritza erreforma edo nekazal erreforma estatu batek nezakaritza arloan aurrera daraman politika aurrerakoien multzoa da, bereziki nekazaritza lurren banaketa, lurraren jabego figurak, lurraren erabilerareta nekazarien bizimodua helburutzat dituena.…
Nekazaritza estentsiboaNekazaritza estentsiboa gehienbat tokiko baliabide naturalak erabiliz, teknologia handirik gabe mekanizazioa salbu eta lan indar gutxirekin, antolatutako nekazaritza sistema da, latifundio edo lursail zabaletan garatu ohi dena eta…
Lehorreko nekazaritzaLehorreko nekazaritza laboreentzako ura euritik beste inondik hartzen ez duen nekazaritza sistema da, inongo ureztaketarik gabe. Lehorreko nekazaritzako laborrei, lehorreko labore deitzen zaie, eta gehienetan zerealak izaten dira.…