Ikus, gainera, Gardenki: Garapena eta azpigarapena Garapen ekonomikoa eta azpigarapen ekonomikoa herrialde edo eskualde bati buruz makromagnitude eta adierazle ekonomikoetan oinarrituta ezartzen diren kategoriak dira. Hain zuzen, garapen ekonomikoa…

New Deal (euskaraz, Itun Berria edo Tratu Berria) Ameriketako Estatu Batuetan Franklin D. Roosevelt presidenteak 1933 urtean kargua hartu zuenetik 1938 urtera arte 1929ko krakak eragindako Depresio Handiari aurre egiteko garatu ziren programa ekonomikoen multzoa izan zen, krisialdiaren ondorio sozialak pairatzen zituzten langile eta horien familiak lagundu eta jarduera ekonomikoa sustatzea helburu izan zutenak. Programa horiek Herbert Hoover aurreko presidenteak garatutako politika ekonomikoen porrotaren ondorioz etorri ziren, azkenean atzerakada ekonomikoa ekarri zutenak. Programa horien izena Roosevelt presidenteak bere kanpainan agindu zuen estatubatuar herritarrentzako new deal edo tratu berritik dator. "Lehen 100 egunak" deitu izan den aldian, enplegua sustatzeko berehalako neurriak hartu ziren, milioika langile kontratatuz, bereziki obra publikoak egiteko. Geroago, finantza eta diru-sistemaren erreforma sakona egin zen, 1929 kraxa berriz ere gerta ez zedin. Nekazarien artean dirulaguntzak banatu ziren, industria sustatu egin zen eta langileekin hitzarmen kolektiboak negoziatzeko aukera eman. Hala ere, 1837-38 urteetan beste atzerakada ekonomiko bat gertatu zen. 1938tik aurrera eta Bigarren Mundu Gerran zehar, New Deal-eko programak bertan behera geratzen joan ziren, herrialdea gerra-ekonomia batean murgildu baitzen.
New Deal-eko programak kritikatuak izan ziren, ezkerraren aldetik kontserbadoreegiak izateagatik, eta eskuin aldetik, ekonomian oso interbentzionistak izateagatik. Orokorrean, ordea, ekonomiaren historialariek irizten duten bere balantze orokorra positiboa izan zela. Emaitza konkretuetatik haratago, New Deal-eko ideiek, bereziki babes sozialari dagokionean, ongizate-estatuaren oinarriak jarri zituzten.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.